MANIFESTU GASKOIA Manifeste gascon, en basco ; texte de PJM, arrevirat per Halip Lartiga, qui a sonque hornit los "GORA..." de la fin

- PJM

(Laburpena)

1.1. Gaskoinia, gaskoien herria da. Mila urte eta gehiago dituen giza eta histori errealitatea.
Hala ere, gaur, ez da « administrazio lurralde » modura ere agertzen !
Gaskoinia arriskuan dago ! Dagoeneko sail administratibo, ekonomiko eta mediatiko batzuen areriotasunaren biktima da. Gaskoinia, ezaxolakeriaz hilko ote ? Ezetz diogu guk !

1.2. Agiri honek gaskoiak elkartu nahi ditu, Gaskoinia berreraikitzeko. Gaskoien onura materialagatik, baita amultsutasunaz ere. Ezinbesteko delako.

2.1. Nòste País/Gure Herria : Gaskoinia (gaskoieraz : Gasconha) Pirinioek, Ozeano Atlantikoak eta Garonak, gutxi gorabehera, marrazkitutako hirukian kokatu behar da. Gaurko Frantziako herrialde administratiboa eta departamenduak ez dira gaskoi lurraldetasunarekin bat etortzen : Aquitaine eta Midi-Pyrénées-ak, badituzte bere lurraldeetan behin ere gaskoi Gaskoinia ez da Hego Mendebalde osoa. Hala ere, bere egiazko izena ezkutatua izan da. Ez dugu mapetatik ezabatuta geratzea onartu behar !

Mapa de Gasconha Gascon d’Aran

2.2. Gaskoi herria, elkarren artean berezitasunak dituen gizartea da. Hau da, alde batetik, aspalditik datozenak eta beste aldetik herriratu berriek bereganatu dituztenak. Bertako gaskoiek bezala erbesteratuek ere parte hartu behar dute. Bizi moduak eta baita nortasun bereziak ere bizirik den gaskoitasuna osatzen dute.

Akitaniarren ondorengoak (gaur egungo euskaldunak diren bezala), hau da gaskoiek,
Antzinaroa amaieran, latin hizkuntza onartu zuten eta parte hartu zuten politika eta kultura alor batzuetan, Erromatar Inperioan, Baskonia Handian, Plantagenêt-en inperioan edo Frantzian (Aran Harana izan ezik). Beti ere, gaskoien kontzientziak iraun du, ezin

2.3. Gaskoiera ez da dialekto arrunta, oc familian dagoen hizkuntza akitano-erromanikoa baizik. Ñabardurak ere erakusten ditu (Bordelekoa, Garona ibaikoa, kostaldekoa (gaskoiera beltza deritzona), Pirinioetakoa, etab…) eta, askotan, « eskualde-mintzairak » deitzen diren dialektoak. Gaskoiera ezabatu nahi dutenak, gaskoien nortasuna akabatu nahi dutenak dira.
« Biarnoko okzitaniera », « Bigorrako okzitaniera », « Landetako okzitaniera » (edo beste
eskualde gaskoietakoak) gezurrezkoak eta alferrikakoak dira : « Gaskoiniako okzitaniera » oso zalantzazkoa da, « okzitaniera » soila onartezina da herri gaskoiagan.

3.1. Gaskoinia, nortasun horizontea da. Jadanik existitzen denari balioa eman behar zaio eta berrikuntzak egin behar dira Gaskoinia osoa berreskuratzeko. Gaur egun bereizituak diren lurralde guztiak elkartu behar dira berriro, Gaskoiniari bere erditasun propioa itzultzeko.
Gaskoinia, baztertua, arbuiatua eta alde batera utzita dago eskoletan. Gaskoinia eta gaskoiak aipatzea beharrezkoa da. Harro harro egon gaitezen ! Aurrera !

3.2. Gaskoiniako baliabideak gutxietsita dira. Hala eta guztiz ere, Gaskoiniako ekonomia
aberatsa da, bere nekazaritza benetan emankorra. Esperientzia eta baliabide teknikoak dauzka Gaskoiniak. Alabaina, gehiago izan liteke Gaskoinia, gaskoi herriaren onurarako.

3.3. Mundializazio eta Europa eraikuntzan, tokikoa eta eskualdekoa batu behar dira, elkar zurkaiztu daitezen : tokian bertan ekoiztu eta kontsumitu behar da, bertako ekoizkinak lagunduz, lekuko ekoizleak sostengatzeko eta banaketa zirkuitu hurbilen abantaila profitatzeko. Gazteak, gure herrian ainguratu behar dira. Urrun balihoaz ere, ongi izango litzateke itzul litezela. Berau, benetan garrantzitsua baita gure herrialderako.

3.5. Erne egon gaitezen eremu publiko eta pribatuetan gure lurrak ez kaltetzeko : gailurretan dauden eta paisaia hondatzen duten eraikinak eragotzi behar dira, begiramena erakutsi behar zaio tokian-tokiko arkitekturari, epe luzerako oihaneztatu, ondarea artatu behar da, apalena Masa turismoaren logika zitala, trabarik gabeko etxeen salerospen garapena, baserrialdea hondatzen duten hiriguneen eta itsasaldea kaltetzen duen etxetxoen hiri inguruen etengabeko.

3.6. Ez dezagun onar gure kultura desarger dadila. Berraurkitu eta eman ditzagun
Gaskoinian, gure josteta gaskoiak, kirolak, dantzak, abestiak (polifonia batez ere), landetar erako zezenketa (landetako behia), sukaldaritza…
Gaskoiniako festak (gaskoieraz = las hèstas) berriz pentsatu eta berritzea ezinbestekoa da.
Gaur egun festa hauek desitxuratzen dituzten masa ekitaldiak errotik aldatu behar dira.

3.7. Gaskoiera ez da iraganeko hizkuntza. Eman diezaiogun, leku publiko eta pribatuetan, merezi duen tokia (saltokiak, izenak, abizenak, ezizenak, etab…). Zain dezagun gure hizkuntza, errespeta ditzagun gaskoi ahoskera eta baita toki edo gizaki izenak. Erne egon gaitezen lekuei izen berriak ematen dizkietenean (etxe multzoak, lursailen izen zaharrak,

3.8. Gaskoi lurraldea aintzat hartuko lukeen herrialde administratiboak gaskoi Berpizkundea erraztuko luke. Aurrerantzean, eska dezagun gaurko herrialdeen arteko loturak estuagoak izan daitezela (herrialdeak, departamenduak, etab..) Gaskoiniarentzat.

4. Esna gaitezen, gaskoi herritarrok ! Eta gure auzoetan, gure herrietan, parteka dezagun Gaskoiniaren Berpizkunde aldekoa den dei hori !

GORA NAFARROA, GORA GASKOINIA !

GORA BASKONIA OSOA !


Le Manifeste gascon Version 1

Grans de sau

  • Merci pour ce travail !
    Je précise que ce texte est issu d’une version brève de notre Manifeste gascon, oeuvre collective, et qu’on peut lire en français sur ce site. La mise en euskara n’est pas de moi (et j’aimerais en être capable !). Puissent d’autres adaptations voir le jour !

    En ce jour de Pentecôte ça s’impose, parce que le don des langues...


Un gran de sau ?

(connexion facultative)

  • Pour créer des paragraphes, laissez simplement des lignes vides.

Ajouter un document

Dans la même rubrique :


 

Sommaire Noms & Lòcs